«Batzordera etortzea nahi dugu, ordenantza ezagutzera»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 24a

Aurreko astelehenean (aben­duak 15), partehartze orde­nan­tzaren zirriborroa aurkez­tu zien herritarrei Andoni Gar­tzia alkateak. Herritarren ekarpenekin osatu du zirribo­rro hau Udalak. Horretarako, 3 bilera egin dira eta internetez ere ekarpenak egiteko aukera izan dute herritarrek.
Orain, prozedura adminis­tra­tiboa abiatuko da ordenan­tza indarrean jartzeko. Lehe­nengo, guztiz osatuko da eta gero, partehartze batzordera bideratuko da. Udalak gogora­razi du, batzorde guztiak he­rritarrei irekita daudela, eta astigartarrak animatu nahi ditu bereziki batzorde hone­tara hurbiltzeko, «Udalaren eta he­rri­tarren arteko harre­mane­tarako horren garran­tzitsua izango den ordenantza hau ezagutzera». Bertan eztabaida­tu eta gero, Plenora eramango da behin behineko onarpena emateko. Ondoren, 30 eguneko epean, alegazioak aurkezteko aukera izango da. Azkenik, Plenoak eman beharko dio behin betiko onarpena. Epeak betetzen badira, 3 hilabeteren buruan Astigarragak partehar­tze ordenantza izango du.

Gobernu Taldea kritiko azaldu da EAJrekin: «Ekarpenak egin dituzten herritarrenganako errespetu falta da».

Gobernu taldea pozik, emaitzarekin
Gobernu taldeak, ekimenaren balorazioaren berri eman du eta oso pozik agertu da: «Oso abe­ras­­garria izan da eta ekarpenak egin dituzten herritar guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu».
Baina gaineratu du ez dela dena positiboa izan eta EAJk prentsan zabaldutako kritikak izan ditu hizpide: «EAJk egin­dako adierazpenak ez dira oso ulergarriak. Partehartze proze­sua eta ordenantza osatzeko bilera hauek kritikatzen dituzte eta ez dira bileretara azaldu ere egin. Ordenantzaren proposa­mena nola kritikatu dezake norbaitek bere edukia ezagutu gabe? Bileretara etortzeko auke­ra izan dute, beste edozein kolektibo edo herritar bezala, baina ez etortzea erabaki dute; eta alkatetzako bulegoko ateak ere parez pare zabalik dituzte, beste edozein herritar edo talde bezala, gai honen edo beste edozeinen inguruan informa­zioa eman eta eztabaidatzeko. Inoiz ez dute, ordea, esfortzu txiki hori egiten. Dirudienez, EAJ hauteskundeen dinamikan bete-betean sartuta dago eta mahai gainean jartzen den edozer gauzaren aurka jotzen dute, kasu gehienetan, berau ezagutu ere egin gabe. Garraio­a­ren hiriarekin ere berdin ger­tatu zen, eta Udalak helegitea ez jartzea salatu zuten, Udalak hele­gitea jarria zuenean. Jarre­ra hori oso larria da gainera, bileretara etorri eta Astigarra­gan parte hartzea sustatzeko asmoz ekarpenak egin dituzten herritarrenga­nako errespetu falta ikaraga­rria direlako eta egin duten ekarpena gutxiesten ari direlako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!