Badator Olentzero, musikak lagunduta!

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 24a

Azkenean iritsi da Eguberri bezpera! Arratsaldeko 18:00e­tan iritsiko da Olentzero Her­naniko Plazara, eta kalean barrena ibiliko da, herritarren azken desioak entzuten.
Aurretik, ordea, musika eta gabon doinuak izango dira nagusi, herriko kaleetan.

Goizean, ikasleen txanda
Egunaren aurreneko partean ikastoletako ikasleak aterako dira kaleak kantuan alaitzera. Goizeko 10:00etan Inmaku­la­da­ko ikasleak abiatuko dira; 10:30etan, Urumeakoak; 11:00e­­­tan, Langile ikasto­lakoak; eta 11:45etan, Elizatxo ikasto­lakoak.

Arratsaldean, errondak, kontzertuak eta Olentzero
Arratsaldean musikak eta Olentzerok partekatuko dute protagonismoa. Eguerdiko 15:30e­­tan Biterin elkartuko dira bertso eskolakoak, auto-busa hartu eta baserriz baserri buelta egiteko. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Parrokiko abesbatzak gabon kantuekin osatutako kontzertua emango du, Agustinetan.
Olentzero arratsaldeko 18:00etan iritsiko da Plazara, eta Ttarlako dantzariek lagun­duta kalejiran ibiliko da. Tar­tean, 18:30etan, Kantuz abes­batzako kideak aterako dira errondan, Milagrosatik. Musi­ka Ban­da, berriz, 20:00etan abiatuko da, Plazatik.

Presoen aldeko Olentzero
Iluntzeko 20:00etan presoen aldeko Olentzero aterako da Plazatik. Aurreko osteguneko Plenoan onartu zen mozioa, senideek aurkeztutakoa, dis­pertsioaren aurka eta presoen eskubideen alde konpromisoa hartzekoa. Ekitaldi honetan eta datozenetan parte har­tzeko deia luzatu zuten.

Eguberri eguneko alborada
Gabon gauean musika, eta Eguberri egunean gehiago. Bihar goizean ‘Hernani’ Musika Eskolako txistulariek alborada joko dute herriko auzo eta kaleetan barrena.

Gabonetako kontzertua, astelehenean
Pasa den astelehenean kon­tzertua eman zuten Mila­gro­san Hernani Musika Esko­lako Hernasax taldeak, txis­tulariek eta abesbatzak. Jen­deak gozatu ederra hartu zuen Gabon doinuekin.
 

Gabonetako bi ohar, Udalak

Zabor bilketaren ordutegian aldaketak izango dira. Bestalde, material piroteknikoarekin neurriak hartzeko eskatu dute.

Hiru egunetan aldaketak izango dira zabor bilketan. Gaur eta hilak 31n, organikoa lehenago jasoko dute, beraz, 22:00ak baino lehen atera behar da kuboa. Bestalde, ostiralean paper eta kartoi bilketa berezia egingo da goizean; 14:00ak baino lehen atera behar dira.

Material piroteknikoarekin kontuz
Babes Zibilak bidalitako oha­rra ere zabaldu du Udalak, material piroteknikoaren era­­bileraren inguruan. Oha­rrean azaltzen du Her­nanin ez da­go­ela horrelako materiala sal­tzeko baimenik duen den­darik, eta baimena duten to­ki­etan bakarrik erosi daitekeela.
Bestalde, hainbat go­men­­dio eman ditu: ez gorde ho­rre­lakoak poltsikoetan, ez manipulatu osagaiak, ez bo­ta petardoak pertsona edo animaliei... Neurriak hartu eta arauak errespetatzeko dei egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!