Trinketean, Gipuzkoako Banakako Txapelketa aurrera doa. Aurreko astean, bigarren jardunaldia jokatu zen. Egoitz Olarra astigartarra Imanol Arrutiren (Behar Zana) aurka jokatzekoa zen larunbatean, baina ez zen garaiz iritsi eta galdutzat eman zioten partidua: 40-0. Bestalde, larunbatean argitaratu bezala, Oier Gurutzealdek 40-23 irabazi zion Ioritz San Sebastian hernaniarrari.