Korrika laguntzaile egiteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 24a

Korrika 19ri begira, Hernanialdeko AEK martxan jarri da eta laguntzeko prest dagoen edonork, Astigarragako AEKn edo Hernanikoan laguntzaile izateko aukera du. Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina eta Durangoko Azokan eta Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izango dituzte. Leguntzaile txartela eta katalogoa josoko dituzte. Horrela, Korrika eta AEKri laguntza emango diote. Horrez gain, gogorarazi dute Korrika 19 arropa eskuragarri dagoela bi euskaltegietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!