Hernaniko preso eta iheslarien senideek mozio bat aurkeztu zuten osteguneko Plenoan, «konpromisoa eskatuz, gure senideen eskubideak errespetatuak izan daitezen ahal duzuen gehiena egiteko». Udal Gobernu Taldeak eta EAJk mozioa onartzearen alde bozkatu zuten, nahiz eta EAJk argitu zuen ez zuela deialdietan parte hartuko. H1! eta PSE abstenitu egin ziren.
Parte harteko deia
Senideek azaldu zuten: «Hernaniko 24 presoetatik inor ez dago Euskal Herrian». Egoera hau salatu eta presoen eskubideak aldarrikatzeko hurrengo ekitaldietan parte hartzeko deia ere luzatu zuten: bihar, presoen aldeko Olentzeroan (20:00etan Plazan); ostiralean, zapi-katean (20:00etan Plazan); igandean, Martutenera Martxan (11:30etan Zinkoeneatik); eta urtarrileko Bilboko manifestazio nazionalean.