Erronda Ereñotzun, etxez etxe

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a

Beste hainbat herri eta auzotan bezala, erronda egingo dute Ereñotzun, asteazkenean. Etxez etxe ibiliko dira Eguberritako kantuak abestuz. Eskolako umeek hartuko dute parte, urtero bezala. Arratsaldeko 13:30-14:00ak aldera abiatuko dira.
Joan den asteazkenean, berriz, Gabonetako kon­tzertua eskaini zuten eskolako umeek, Doinu Zale musika eskolako ikasleek eta Ozenki abes­batzako kideek. Bideo eta argazkiak interne­ten.

Gure Esku Dagoren kriseiluak, Irrintzin
Jakinarazi dutenez, Hernanin bezala, Ereñotzun ere kriseiluak bidaliko dituzte zerura, abenduaren 31n (18:30). Gure Esku Dagok bultzatutako ekimena da. Helburua da hurrengo urteari desioak elkarrekin eskatzea. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Irrintzi tabernan. Kriseiluaren prezioa, 2 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!