Gipuzkoako Pala Txapelketako finala jokatu zen larunbatean, Mutrikun, 3garren mailan. Altzatarren aurka jokatu zuten hernaniarrek, eta 25 eta 13 irabazi zuten Ahmed Ben Ali eta Aieko Zubimendik. Bestalde, larunbatean Emakumea Pilotari txapelketako finala jokatuko da Hernanin, 17:30etan. Bertan jokatuko du, aurreneko mailan, Maider Huizi hernaniarrak Alegiko Ainhoa Garmendiarekin, Anoetako Maider Mendizabal eta Eneritz Perezen aurka.