Azken saioa gaur, emaitzak ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 23a

Urrian jarri zen martxan Gaztetu Hernani parte-hartze prozesua, Hernaniko gazteen diagnostiko bat egin eta Udalaren gazte politikaren lan ildoak zehazten laguntzeko.
Bost lan saio egin dira, eta gaur, 17:00etan Bite­rin, emai­tzen berri emango dute.

Ondorioekin zer egin?
Urrian aurkeztu zuten parte-hartze prozesua, Atsegindegin antolatutako Worldkafearekin. Helburua izan zen galdera bati erantzutea: zer da gaztea iza­tea egungo Hernanin?
Ordutik, beste lau lan saio antolatu dira, gazteek hainbat gairen inguruan hausnartu eta herriko diagnostikoa egite­ko: espazioen erabilerak, he­rri­ko gazteen arteko harre­ma­nak, gazte politika baten lan le­rroak, eta Udala eta gaz­teen arteko balizko elkarlan espa­zioak.
Prozesuan 65 partehar­tzai­­letik gora izan dira, eta lan­dutako guztiarekin hainbat ondorio atera dira. Ondorio horien berri emango dute gaur, hain zuzen ere, 17:00etan Biterin.
Bestalde, prozesutik ate­ratako ondorio horiekin zer egingo den azalduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!