Aspertzerik ez Portun, Gabonetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 23a

Portuko auzo ekarteak hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako, Gabonetako oporretan inor ez aspertzeko.
Gaur, arratsaldeko 18:00e­tan Xalto pailazoaren emanaldia izango da. Ostiralean, berriz, helduentzako pelikula jarriko dute, 18:00etan. Aste­lehenean, karaoke festa antolatu dute, umeentzako, 18:00e­tan hasita. Abenduaren 30ean beste pelikula bat jarriko dute, 17:30etan; hau, umeei zuzendutakoa. Abenduaren 31n San­ta Barbarara mendi buelta egingo da, 10:30etan abiatuta.
Bukatzeko, urtarrilaren 2an erroskila tailerra eta merendola egingo dira, 16:30e­tatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!