Kaxko elkarteko bizilagunek hainbat neurri proposatu dituzte txotx garaian sortzen diren arazoei aurre egiteko. «Elkarbizitza onerako, gauza txiki hauek fruituak ematea espero dugu».
Ontziak botatzeko plastikozko poltsak
Proposamenetako bat da tabernariek plastikozko poltsak jarri ditzatela kanpoaldean, bisitatzen gaituztenek edalontziak lurrera bota ez ditzaten. «Orain dagoenarekin ez da nahikoa, taberna batzuetan dauden barrikak segituan betetzen baitira».
Portalak garbitzeko eskaera
Bestalde, bizilagunek tabernariei eskatzen diete taberna ondoko portalak garbitzeko, erratza eta mangerarekin, behin taberna itxi ondoren. «Azpimarratu nahi dugu tabernari batzuek dagoeneko egiten dutela hori».
Azkenik, gauetan ate eta leihoak ixteko eskatu dute.
Errifak, 26ra arte
Bestalde, gogorarazi dute Migel Lujanbiok elkartearen errifak salgai dituela, hilaren 26ra arte; euro baten truke, 10 zenbaki. Errioguardan 4 pertsonentzako otordua izango da saria.