Gure Esku Dagok ekimen berria antolatu du abenduaren 31rako. Ametsen kriseiluak jarri dituzte salgai Andre Kale 41ean, 2 euroan. Helburua da herritarrek erosi eta lagun, familia, ezagunei... oparitzea; bakoitzak bere desioa idatzi eta abenduaren 31n, guztiek elkarrekin botatzea. 18:30etan egin dute horretarako zita, Zinkoenean. Ereñotzun ere egingo dute, ordu berean. Parte hartu nahi dutenek Irrintzi tabernan eman behar dute izena. Animatzeko deia egin diete, batzuei eta besteei.