Hondakin bilketan aldaketak, hiru egunetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 22a

Udalak jakinarazi duenez, hondakin bilketan aldaketak izango dira Gabonetan. Kronikara bidalitako oharrean zehaztu dute, hiru egunetan izango direla aldaketak: abenduaren 24, 26 eta 31n.
Abenduaren 24an bilketa ordubete aurreratuko da; beraz, 22:00ak baino lehen utzi behar da organikoa.
Abenduaren 26an paper-kartoi bilketa berezia egingo da, goizez. Hortaz, 14:00ak baino lehen utzi beharko da. Gaueko organikoa berdin-berdin jasoko da.
Azkenik, abenduaren 31n or­dubete aurreratuko da bilketa. Beraz, 22:00ak baino lehen utzi beharko da organikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!