Berdintasun Sailak, Gabonak direla eta haurrei erosten zaizkien jostailuetan jarri nahi du arreta, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Diote, maiz ez dela behar bezain besteko arreta jartzen, eta aukeraketa garrantzitsua dela haurren garapen egokirako. Hori horrela, gida moduko bat osatu dute, edozein jostailu erosterakoan, kontuan hartu beharrekoa: «kontuan izan behar dira jostailuaren kalitatea, umeen adina, eta batez ere, jostailuek transmititzen dituzten balore eta jarrerak».
Hamabost galderako gida
Kontuan hartu beharreko hamar galdera zehaztu dituzte:
«l Neska zein mutilek jolastu dezakete?
l Duen adinerako aproposa da?
l Behin eta berriro jolastu
daiteke?
l Lagunekin jolastu dezake?
l Umeak irudimena landuko du?
l Lagunduko dio estereotipo sexistak ez errepikatzen?
l Kultur aniztasuna eta naturarekiko errespetua errazten du?
l Nire seme-alabarekin konpartitu dezaket?
l Berdinen arteko harremana eta komunikazioa bultzatu eta sendotzen du?
l Erabilera bat baino gehiago ditu?
l Jakin mina eta sormena lantzen laguntzen du?
l Telebistan iragartzen badute, nolako iragarkia da?
l Liburu edo ipuina bada, emakume eta gizonen arteko oreka dago?
l Hizkuntza jarduera aldetik, estereotipo ez sexistak daude?
l Pertsonaia protagonistek ez dituzte rol klasikoak erreproduzitzen?».