Euskal Selekzioa eta Mexiko aurrez aurre, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 22a

Pelotako Euskal Selekzioak protagonismo berezia izango du Gabonetan. Euskal Pilota Federazioak lau jaialdi antolatu ditu, eta partidu bat jokatuko da Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzean: Gipuzkoan, Bizkai­an, Araban eta Nafarroan. Hel­bu­rua da, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna jorratzeko bidean, lanean jarraitzea.

Mexiko, Munduko irabazlea
Munduko Pilota Txapelketa bukatu berria da, eta Mexiko izan da garaile. Hain zuzen, Me­xiko, munduko talde one­na izango da Euskal Selek­zioaren aurkaria, lau partidu hauetan. Euskal Selekzioare­kin Herna­niko hainbat kirolarik hartuko dute parte: Paul Ojuelek, Amaia Ira­zus­taba­rre­nak eta Ariane Arrietak.

Aurrenekoa, Hernanin
Lehendabiziko jaialdia Gipuz­koan jokatuko da, Hernanin hain zuzen. Igandean izango da, Kiroldegian, 17:30etan.

Udalak sarrerak emango ditu
Hernaniko Udalak, ekimena babeste aldera, hainbat sarrera erosi ditu. Batzuk pelotazale txikientzat izango dira, eta besteak banatu egingo ditu. Bihar eta ostiralean eskura­ga­rri izango dira Kiroldegiko bulegoan, 09:00etatik 13:00e­ta­ra. Pertsona bakoitzak 2 sarrera hartu ahal izango ditu; eta iritsi ahala joango dira banatzen. Salgai ere izango dira, 10 euroan, Txili, Onddi eta Zintzarrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!