Abesbatza, txistulari eta saxofoi kontzertua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 22a

Urtea bukatu aurretik, Egu­berrietako kontzertuak ema­ten ari dira, han eta hemen, Her­naniko musika taldeak. Gaurkoan hiru haundiren txan­da izango da: Hernani Mu­sika Eskolako Dakapo abes­­batza, txistulariak eta Her­nasax saxofoi taldea. Mi­lagrosan jarri dute hitzordua, iluntzeko 19:00etan.
Urteko garai honetako doinuz osatu dute emanaldia: Eguberrietako abestiez. Euskal billantzikoak eta eguberri garaiko doinuak izango dira entzungai. Baita ere, beste herrialdeetako doinuak abestu eta joko dituzte; asko eza­gunak, eta beste batzuk berrixeagoak.

Zazpi atal
Kontzertuak zazpi atal izango dituela esan daiteke. Aurrene­ko hiruetan, talde bakoitzak bakarrik abestu edo joko du. Dakapo abesbatzak lau abesti: Dona nobis pacem, Al tambor, Hodie Alleluya! eta Olentzero. Txistulariek bost kan­ta, Egu­berria molda­ke­ta­ren barruan: Artzaiak izarren pean, Ain­geruak kristoren jaio­tza ira­gar­tzen, Behemerako bidean, Jau­reskuntza eta Es­tal­pe au­rreko dantza. Eta Her­nasax tal­deak, bi: Medley Nº1 eta Ru­dolph, the red nose reindeer.
Ondoren etorriko dira konbinatuen atalak. Hernasax eta Dakapo abesbatzak joko dute: White Christmas eta Oi Beh­tleem. Hernasax eta txis­tu­lariek: Gabon eguna. Txis­tula­riek eta Dakapo abes­batzak: Hiru errege datoz eta Mariaren semea. Eta bu­ka­tzeko, hiru taldeek batera: Olentzero.
Pianoan Ainhoa Sudupe eta Ana Martinez ariko dira; eta perkusioan Jon Patxe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!