Txistor usaina zabaldu da herrian azken egunetan. Ikastetxeetan hasi ziren ziren ostiralean; larunbatean San Joan Konpartsak jarri zuen postua; eta atzo, elkarte eta auzoetan ospatu zen. Geroz eta jarraitzaile gehiago ditu Santo Tomas egunak Hernanin, eta beste urtebetez, nahi adina txistor jateko aukera izan da herrian bertan.