Berriak elkartearekin batera, Gabonetako saskiak zozketatzen ditu Hernaniko Kronikak Gabonetan. Ostiralean izan zen zozketa, eta lau zenbaki sarituak eta saldutako lekuak hauek dira: 0540 Ikusi Makusin, 0009 Keran, eta 0170 eta 0183 Dorronsoron. Irabazleek ostirala arte dute jakinarazteko. Baten bat azaltzen ez bada, berriz zozketatuko dira; beraz, errifak ez botatzea gomendatzen da.