Eva Esnaola, Ioritz Arrieta eta Iñaki Esnal, hiru sarituak

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 21a

Hiru kirolari hernaniarrek on­do merezitako saria jaso zuten ostiralean. Kirolaren Saria ematen dute Kirol elkarteek eta herritarrek, eta Eva Esnaola, Ioritz Arrieta eta Iñaki Esnal izan dira aurtengo sarituak. Esker hitzak izan zituzten guztiek, ostiraleko ekitaldian.
Eva Esnaolak emakumezkoen kategorian jaso zuen saria, urte borobila izan baitu; besteak beste, hirugarren egin zuen Sparta­thlo­nean, 246 kilometroko proban.
Gizonezkoetan Ioritz Arrieta pelotariak jaso zuen saria, nahiz eta ezin izan zuen ekitaldira gerturatu. Txapel asko ditu irabaziak, eta berezien artean Mundukoa, sub 22 kategorian.
Hernani Saria Iñaki Es­na­lek jaso zuen, pelota munduan egindako ibilbideagatik: jokalaria, entrenatzailea, hau­ta­tzailea... izan da.
Sariak banatu aurretik, eus­kal selekzioaren inguruko ma­hai-­ingurua izan zen Patxi Jau­regi eta Iñaki Laskurainekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!