gabonen iragarle, negua gertu dela gogorarazten du Santo Tomas egunak. Hernanin errotua dagoen jaia da, geroz eta gehiago baitira txistor jateak antolatzen dituztenak. Ostiralean ikastetxeetan antolatu zuten; eta atzo, jendetza inguratu zen Plaza Berrira, San Joan Konpartsak urtero jartzen duen postura. Gaur, Santo Tomas egunez, auzo eta elkarteetan izango da festa.
Eguerdi partean, guztiak
Lizeagako auzotarrek 12:00etatik aurrera dute hitzordua Madalena, 8 helbidean. Portun ere ordu berean izango da txistor jatea, Ibarrolaburu Plazan. Etxeberriko auzotarrak elkarteko lokalean elkartuko dira. Hauek lehenxeago hasiko dira, 11:30ak inguruan, Etxeberri auzoko 3 zenbakian.
Saribanaketa ere bai, Goiz Eguzkin
Festa eguna dute gaur, Goiz Eguzkin. 11:00ak aldera, udazkeneko jokoetako sari banaketa egingo dute. Eta ondoren, hiru saski zozketatuko dituzte bazkideen artean. Eguna txistor jatearekin borobilduko dute.
Donostian ere, zita
Santo Tomas egunez Donostiara gerturatzen direnek, San Joan Konpartsari laguntzeko aukera izango dute. Gipuzkoa Plazan jarri dute postua, Legazpi kale ondoan. Taloak salduko dituzte txistor, gazta, hirugiharra edo glutenik gabeko txokolatearekin. y