Aktualitatea, historia, bitxikeriak, natura, gertaerak... 2014an gertatu diren gauza asko biltzen ditu urtekariak. Atzo aurkeztu zuten Udalean, eta urtero bezala, sekulako harrera izan zuen. Leporaino bete zen aretoa, ale bat eskuratzera gerturatu ziren herritarrekin.
Luis Intxauspe alkateak eskerrak eman zien edizio honetan parte hartu zuten guztiei, eta baita ere, urtetik urtera gerturatzen diren herritarrei ere: «urtekariak arrakasta du zuek, herritarrok egiten duzuelako». Hamazazpi erreportaje ditu aurtengoak, eta Txuso Gomezek azaldu zuenez, datozen edizioetarako, ateak zabalik dituzte, proposamenak jasotzeko. yy