Eskuzko txapelketa, pelota eskolan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a


Eguberrietako oporraldia aprobetxatu eta pelota eskolara etortzen diren umeek eskuzko txapelketa jokatuko dute. Buruz buru jokatuko da, eta hiru aste iraungo ditu. Finala urtarrilaren 3an jokatuko da. As­te­bu­ruko partiduak: gaur 10:00etan eta 15:00etan; eta bihar 11:00etan. Bes­talde, hamalau partidu jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek. Horietako bi gaur, Hernanin: Xabier Apaolaza/Txulobi eta Joseba Garmendia/Gazteleku; 19:00etan, Kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!