Festak zoriondu eta elkarrekin egoteko zita, Casa del Pueblon

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a


Animatzen diren hernaniar guztientzat hitzordua jarri du PSE-EE alderdiak 12:00etan. Casa del Pueblon elkartuko dira, datozen festak zoriondu eta hamaiketako eder bat egiteko asmoz. Azaldu dute: «badakigu ez direla ospakizunetarako garairik onenak. Hala ere, beti da positiboa bizi dugun egoera pixka bat ahaztu, eta une atsegin bat pasatzea.
Iñaki Arriola, Sozialista Gipuzkoaren Idazkaria, bertan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!