Lanpostu propioa sortzeko, laguntza

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a

Arano, Cederna-Garalur elkartearen kide da orain eta Udalak jakinarazi du autoenplegua sortzeko laguntza zerbitzua dagoela. Lanpostu propio bat sortu nahi duenari, honako laguntza emanen diote: ideia aztertzen, proiektua garatzen, enpresa sortzen edo jarduera sendotzen. Harremanetarako: 600 435 953 edo mendialdea@cederna.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!