Olaizola binakakoan gaur, Labriten

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a

Lau T’erdiko Txapelketan azpitxapeldun geratu ostean (22-17 galdu zuen finala Irujoren aurka igandean), Binakako Txapelketari ekinen dio gaur Aimar Olaizolak. Beroizekin osatu du bikotea eta Berasaluze II-Zubietaren aurka jokatuko dute gaur, Labriten 17:30etan. Hurrengo partidua ostegunean izanen dute, Eibarren (17:00). Retegi Bi-Rezustaren kontra neurtuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!