Euskeraren aldeko lasterketa, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a

Euskaraz bizi nahi dut! eta Inuxente Eguneko lasterketa antolatu dute datorren larunbatean, Kirol Sailak eta Mundarrok. Bi lasterketa izango dira, adinaren arabera. 16:30etan, 0-5, 6-11 eta 12-16 urtekoek izango dute parte hartzeko aukera. 17:30etatik aurrera, berriz, nagusien txanda izango da, hau da, 17 urtetik gorakoena. 6 km egin beharko dituzte, euskeraren alde. Izen ematea 16:00etatik aurrera izango da. Prezioa: 5 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!