Gipuzkoako Challengeko bosgarren jardunaldia jokatuko da gaur 16:00etatik aurrera, Belodromoan. Bertan izango dira Donosti Berri taldeko txirrindulari astigartarrak: Gorka Urkiola jubenila eta Tomas Otermin eta Urko Semperena kadeteak. Urkiola laugarren postuan dago eta Semperena hirugarrenean. Gipuzkoako Kopan ere emaitza onak lortu zituzten.