Oparien artean, Miaxiria ekarriko du Olentzerok Aranora

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a

Aranon ere, hainbat ekintza antolatu dituzte Gabonen bueltan. Asteazkenean, Olentzeroren etorrera iragarriz, kantuan ibiliko dira etxez etxe. Goizeko 09:00ak aldera aterako dira eta ondoren, elkarrekin bazkalduko dute San Roke elkartean. Zozketak ere eginen dituzte. Alde ba­tetik, etxeetan emandako gauzak zozke­tatuko dituzte umeen artean. Eta bestetik, Gabonetako saski eder bat zozketatuko dute aportazioa egindako etxeen artean. Aurtengo Miaxiria aldizkaria ere atera berri da eta Olentzeroren oparien artean izanen da etxeetan.

Erakusketa eta umeentzat tailerrak
Arano eta Goizuetako umeentzat jolas tailerrak izanen dira. Aranon, hilaren 30ean. Erakusketa bat ere antolatu dute eskolako umeek egindako la­ne­kin eta Gabonetan zehar egonen da Kontsejun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!