Onen Aroa iragartzen, Olentzero

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a

Euskal mitologiako kondaira baten arabera, Olen­tzero da Euskal Herriko azken jentila; eus­kal paganismoaren bukaeraren eta kris­tau­ta­su­na­ren etorreraren artean kokatzen den per­tso­naia.
Kondaira horrek esaten du jentilek, euskal herritar paganoek, argi arraro bat ikusi zutela zeruan, gerturatzen ari zena. Ez zekiten zer zen, eta jentil zaharrenarengana jo zuten, galdezka. Hark eman zien erantzuna: Kixmi (Jesus; jentilen hizkuntzan, tximu) jaio da! Euskal arrazaren amaiera da! Ondoren, bere burua amildegitik be­hera botatzeko eskatu omen zuen. Gainontzeko jentilak, berriz, bel­dur­tuta, lurrazpian gorde ziren, harri pilo baten azpian, eta horrela sortu ziren Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugetan ezagunak diren jentilarriak. Baina, kondairaren arabera, izan zen jentil bat kris­tautasunera bihurtu, eta harrezkero, Kixmiren etorreraren be­rri ematen duena: Olentzero, hain zuzen ere.

Aro berriaren iragarle
Kondairaz gain, hainbat etnologo Olentzero hi­tza­ren nondik norakoak biltzen saiatu dira. Ho­rre­la, Lopez Martinez de Isastik, XVII. mendean, eta Azkuek, XXean, azaldu zuten Olentzero hi­tzak Onen Aro esan nahi duela. Izan ere, hitzak al­daera asko ditu: Olentzero, Onentzaro, Oren­tzaro...
Azken batean, Olentzero kirstautasunaren eto­­rreraren iragarle edota opariak ekartzen di­tu­en pertsonaia bihurtu da, baina, oinarrian neguko solstizioko pertsonaia paganoa zen, urte zaharraren amaiera eta eguzki berriaren etorrera iragartzen zituena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!