Ezkurratarren etxean bukatuko du Txapelak

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a

binakako txapelketa haun­dia izango da jokoan gaur Galarretan. Berezia izango da 44garren edizio hau, Ezkurra osaba-ilobak aurrez aurre izango baitira. Ezkurra II eta San Miguelek jokatuko dute finala, Ezkurra eta Ionen kontra. Partidua, 17:00etan.

Debutean, finalera
Josetxo Ezkurrak aurten debutatuko du, eta fina­leraino iritsi da. Gainontzeko hiruek badakite zer den binakako txapela janztea.
Bikote bakoitzak argi du zein taktika izan. Apustuak Ezkurra eta Ionen alde aterako dira, txapelketa osoko joerari segita. Kotetok bi helburu izango ditu: Josetxo dominatzea aurreko koa­dro­etan, eta Ion babestea atzean, San Migueli pelota kenduz. Bikote sendoa osatzen dute Ezkurra eta Ionek, eta ira­bazteko faboritoak dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!