2015eko aurrekontua onartua, oposizioaren kontrako botoekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 20a

Gobernu Taldearen aldeko botoekin, eta EAJ, H1! eta PSEren kontrako botoekin onartu ziren aurrekontuak osteguneko Plenoan.
Luis Intxauspe alkateak azaldu zituen «aurrekontuak osatzeko erabilitako irizpi­de­ak: hernaniarren egoera so­zio-ekonomikoa; bizi-baldin­tzen lanketa; bizi-kalitatea eta osasuna; jasangarritasu­na, mugikortasuna eta ingu­ru­mena; eta herritarrentzako zerbitzuak eta tratua».
Datorren larunbateko Kro­ni­kan argitaratuko da  infor­ma­zio osatua.

Igerilekua berrituko da
Onartutako aurrekontuan, k­i­rol­degiko igerilekua berritze­ko proiektua nabar­men­du zuen Gobernu Tal­de­ak. Beñat Ame­nabar zine­go­tzi­ak azaldu zu­en: «Foru Al­dun­diak diru­la­gun­tza eman­go digu igeri­le­kua berritzeko. Astean, 3.200 pertsona sar­tzen dira bertan, eta 28 urtetan ez da berritu. Proiektuak eskatu ditugu, eta zer, noiz eta nola egin era­bakitzean, azalduko dugu».

Oposizioari erantzuna
EAJ, H1! eta PSE alderdiek aurrekontuak onartzearen kontra bozkatu zuten, baina ez zuten aurkeztutako emen­dakinen inguruko azalpenik eman. Hala ere, Gobernu Tal­deak hainbat zuzenketa egin nahi izan zizkien, batetik, EAJ eta H1! alderdiek aurkez­tutako emendakinari (ostegu­neko Kro­nikan argitaratua), eta bes­tetik, PSEk aurkeztu­tako­a­ri (laster argitaratuko da).
Aitor Miner zinegotziak EAJ eta H1!ek esandakoak gezurtatu zituen: «partida soziala haunditu egin dugu, 2.750.000 eurotik 2.862.000ra». PSEeri, berriz, erantzun zion: «ez zarete fidatzen esan­da­ko­ak egingo ditugula; 2013ko proiektuan %87 baimendu, eta %80 exekutatu dira, eta 2014ko %80 exekutatuko da».

Mozioak onartuta
Hiru mozio ere onartu ziren: preso eta iheslarien senideek aurkeztutakoa, Gobernu Tal­de­aren eta EAJren aldeko botoekin eta gainontzekoen abstentzioarekin; Berriak el­karteak merkatarien ordutegi eskubideak babesteko aurkez­tutakoa H1!en abstentzioa­re­kin eta gainontzekoen babe­sarekin; eta gizarte larrial­dietarako dirulaguntza haun­di­tzekoa, H1!en abstentzio­arekin eta ginontzekoen ba­be­sarekin.  
Bestalde, Bic Gipuzkoa Berrilan sozietateko bazkide izateari uztea onartu zuen Gobernu Taldeak, oposizioa­ren abstentzioare­kin, «gara­pen ekonomikoa bultzatzeko ez baita beharrezkoa bazkide izatea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!