Martxoan izango da 19garren Korrika. Martxoaren 19an hasiko da Urepelen eta 29an bukatuko da Bilbon, Euskal Herri osoa zeharkatu ostean. Euskahaldun da edizio honetako lema. AEKko kideak hasiak dira prestaketa lanetan eta jakinarazi dute, Korrikako arropa eta materiala salgai dutela Astigarragako lokalean.