Bi egunez, Kirol Eguna ospatu du kiroldegiak eta gogotik gozatu dute haur eta helduek. Ostiralean, hipopresiboak, gliding eta cardio-box egiteko aukera izan zuten helduek. Larunbatean, berriz, disko festa izan zen 4-12 urtekoentzat eta asko eta asko izan ziren kiroldegira gerturatu zirenak. Ziklo maratoia egin zuten ondoren helduek.