«Lotsagarria da pelotak Euskal Selekziorik ez izatea, Euskal Herriko kirola izanda»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 19a

Euskal Pilota Federazioak proiektu bat du eskuartean, Euskal Herriko Selekzioaren ofizialtasunarekin zerikusi zuzena duena.
Azaltzerik bai?

Azken urteetan gabezia haun­dia egon da pelotan, Euskal selekzioaren kontua dela eta. Duela urte eta erdi Euskadiko Pilota Federazioko lehendaka­ritza hartu genuenean argi ge­neukan zerbait egin behar genuela. Pelota, Euskal He­rrian sortutako kirola da eta Nazioartean lehiatzeko au­kerarik ez izatea lotsagarria da. Guzti horregatik, Nazioar­te­an selekzio gisa lehiatzeko bidea egiten ari gara. Harre­manetan gaude Nazioarteko Federa­kun­tzarekin, Munduko Txapelke­tetan etab, Euskal Selekzio gisa parte hartzeko.

Zein da egoera?
Nahasmen haundia dago. Al­de batetik legea dago; eta bes­te­tik, interesak. Sokatirak lor­tu du Nazioartean lehia­tzea, besteak beste, Espainiak se­lek­­ziorik ez duelako; eta batez ere, oihartzun haundirik ez duen kirola delako. Futbola, adibidez, beste muturrean dago, gizartean duen era­gina medio. Euskal Selekzioak Munduko futbol txapelketa jokatuko balu, askorentzat in­dependentziaren pare legoke. Hala ere, sokatira berdina da batean edo bestean, legea berdina baita. Borondatean eta interesetan dago ezber­dintasuna, Nazioarteko Fe­de­ra­zioak elkarte pribatuak dira, eta elkarte pribatuetan sar­tzeko eta irteteko aukera zuzendaritzek ematen dute. Azken hilabetetako gure lana izan da Nazioarteko Fede­ra­zioari eta Pelotari oro har esa­tea, Euskal Selekzioa ofiziala izatea komeni dela. Hori ar­gu­diatu dugu, eta txoste­netan aur­keztu dugu.

Beraz, saiakera bat baino gehiago egin dituzue.
Bai. Pelotaren kasuan saia­kera bat baina gehiago egin ziren Nazioarteko Federazioa­rekin, duela 14 eta 8 urte; an­tzuak izan ziren biak. Gerora, duela 8 urte,  Eusko Jaur­la­ri­tzak sortu zuen Munduko Pi­lota Batzarra, Nazioarteko Federazio moduko bat.  Tama­lez honek ere ez du aurrera egin.

Eman diren pausu horiek kontuan izanda, itxaro­pentsua al da etorkizuna?
Euskal selekzioaren gaia, Na­zioarteko Federazioaren m­a­­haian jartzea lortu dugu, eta liskarrik gabe gainera. Harre­manak onak dira eta epe ertainean Euskal Selekzioak parte hartzeko aukera izango duela uste dut. Gabonetako jaialdiak dira horren adie­razle, Nazioarteko Federazioak begi onez ikusi ditu jaialdi hauek.

Euskal Selekzioaren ofizialtasunak zer emango lioke Euskal Herriari?
Aitortza, eta horren beldur dira Espainiako Federazioak, eta atzetik politikariak. Euskal Selekzioa ofiziala balitz, herri bat badela onartuko litzateke eta hori ez dute onartu nahi.
 
Hernanin jokatuko da Gabonetako jaialdiaren partiduetako bat. Zeintzuk dira helburuak?
Pilotako selekzioa mapan ko­katu nah dugu. Jaialdi hauek, ofizialtasunaren bideko lehen urratsak izatea da helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!