SAharako errefuxiatu kanpamenduetarako janaria bilduko dute gaur. Sahararen aldeko Euskal Karabanak jarri du martxan ekimena, eta orain arte Eskoletan eta Biterin aritu dira biltzen. Herritarrek janaria emateko aukera bertatik bertara izan dezaten, gaur eta bihar Hernaniko supermerkatuetan bilduko dute. Horrez gain, Biterin ere biltzen segiko dute urtarrilaren 9ra arte; kaxak daude bertan, produktuak uzteko. Zehaztu dituzte zeintzuk diren kanpamenduetan gehien behar dituzten produktuak, eta eskatu dute, ahal den neurrian, horiek emateko: konpresak, arroza, lentejak, pasta, olioa, azukrea, eta atuna edo sardinak oliotan.