«2015eko aurrekontuei Osoko Zuzenketa egin diegu»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 18a

Gaur bozkatuko ditu Plenoak 2015eko udal aurrekontuak. EAJ eta Hamaikabat alderdiek kontra bozkatuko dute, eta elkarrekin Osoko Zuzenketa egin diete aurrekontuei.

Bederatzi puntu
Kro­ni­kara bidalitako prentsa oharrean bederatzi arrazoi zehaztu  dituzte:
«1. Herriko gestioa aurrera eramateko funtzionatzen dute kanpoko aholkularitza zerbi­tzuekin eta konfiantzazko per­tsonekin.
2. Kooperaziorako jartzen den diruaren %25 herna­nia­rren­­tzat izan beharko lukeela uste dugu, hau da, munduan ze­har proiektuak dituzten hernaniarrentzat. Aportazi­oak zu­z­ena izan beharko lukeela uste dugu.
3. Aurrekonturako aurreikusi den 450.000 euroko prestamoa bidegabea iruditzen zaigu. Bilduren gobernuak aurrezteko esfortzua egin zezakeen gastu orokorretan, konjelazio fiskala konpentsatu ahal izateko. Bide erraza hartu du, prestamoa eskatzea.
4.  1.200.000 euro xahutuko dira igerileku irekietako basoak haunditzeko. Gure ustez, Bilduk hauteskundeak direlako egin nahi du obra hau, duen irudia hobetzeko. Diru horrek behar luke beharra duten 600 familientzat; elikagai bankua erabiltzen duten edo arrisku egoeran dauden hernaniarrentzat.
5. Auzoak rehabilitatzeaz ahaztu dira.
6. Aurrekontuan diru sa­rrerak haunditu diren arren, On­gintzarako kopurua mu­rriztu egin da, eta gizarte politiketarako partida ez da haunditu.
7. Atez atekoan 1.500.000 euro gastatzen jarraitzen delako. Garbitaniari ordain­tzen zaizkio, merkeago egingo lukeen beste enpresaren bat ba ote dagoen aztertu gabe.
8. Bildu Garapenerako entitate bat gestionatzeko gai ez delako. Interes partidistak izan ditu kontuan, eta Sagardotegiak-Garbitania berri bat montatu dute hiru herriren artean.
9. Dirulaguntzen politika ez dugulako konpartitzen. Zenbait kolektibori zuzenean ematen zaie, lehiaketetara aurkeztu gabe».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!