Hiru sari, hiru hernaniarri

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 18a

Aurten ere Hernanin kirol arloan lan egin duten pertsonak sarituko dira. Kirol elkarteek eta banakakoek erabaki dute, zeinek merezi duen. Hiru saritu izango dira: lorpenak izan dituzten banakako emakumezko eta gizonezkoa; eta kirol munduan ibilbide bat izan duen hernaniarra.
Ekitaldian baita ere, kirolaren inguruko hitzaldia antolatu dute, Euskal Selekzioaren inguruan. Bertan izango dira Patxi Jauregi, Euskal Pilota Federa­zio­ko presidentea eta Iñaki Las­ku­rain, Euskadiko Errugbi Fede­rakundeko presidentea. Ma­hai-inguru formatua izango du eta herritarrek parte hartu ahal izango dute. Ekitaldia 19:00­etan da Biterin. Le­hen­dabizi mahai-ingurua izango da, eta saribanaketa ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!