Santo Tomas egunean bertan antolatu dute txistor jatea, Goiz Eguzkin. 11:00etatik aurrera harrera egingo diete gonbidatuei, eta saribanaketa egingo dute, udazkeneko karta eta herri jolas txapelketetakoa. Ondoren 3 saski zozketatuko dituzte, bazkideen artean. Eta errematatzeko, txistor jatean elkartuko dira bazkideak.