Opari berezia bazkideei: ‘Aldaba joka’ liburua

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 17a

Aldaba joka liburuak Hernaniko ahozko historia txikia (1931-1981) biltzen du, hernaniarrek kontatua. Gerra aurrean, Hernanin zegoen «pakea eta zerua» da hasiera. Gero etorriko ziren errebeldeak sortutako gerra basatia, diktadura eta trantsizioa. Urko Apaolaza Avila da egilea. Liburua eta CDa oparituko dizkie Dobera elkarteak bere bazkideei: bazkiderik gabe ez baitzen libururik argitaratuko. Nahi duen guztia Doberatik pasa daiteke (Larremendi 11, behea), goizeko 08:30etatik iluntzeko 20:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!