Sari banaketa eta mahai-ingurua, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 17a

Hernanin kirol arloan lan egin duten hiru petsonek saria jasoko dute. Urteko lorpenak oment­zeko, banakako saria emango zaie emakume eta gizon bati, eta Her­nani Saria emango diote, ibilbide bat duen pertsonari. Aurretik, Euskal Selekzioaren inguruko gaia landuko da. Batetik, Euskal Pilota Federazioko presidenteak, Patxi Jauregik hitz egingo du; eta bestetik, Euskadiko Errugbi Federakundeko Iñaki Laskur­ai­nek. Biterin, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!