Hernaniko ikastetxeetako neska-mutilek bertso paper lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute. Hiru gai eman dizkiete, eta hiru bertso egin dituzte. 5garren mailako ikasleek hartu dute parte, eta onenek gaur jasoko dute saria. Umeentzako saioaren barruan, Maialen Lujanbiok eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute gaur. Biterin izango da, 14:30etan.
Gaztetxean, bihar
Bertsolatak bihar izango du segida. Bertso musikatuak antolatu dituzte Gaztetxean, 22:00etan. Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal, Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi izango dira bertan. Eta Amaia Agirre ariko da gai jartzaile lanetan.