2015eko aurrekontuak bozkatuko dituzte gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 18a

Urteko azkeneko Plenoa bilduko da gaur Udalean. Hamar puntu aztertuko dituzte, 19:00etan.
Puntu guztien artean ba­tek, garrantzi berezia izango du: gaur bozkatuko dira 2015 urterako Hernaniko Udalaren aurrekontu orokorrak.

Hiru mozioak dira: presoen egoerari buruzkoa, ‘Berriak’ elkarteak aurkeztu­takoa eta Gizarte larrialdietarako diru laguntza indartzea.


Beste bederatzi puntuen artean, hiru mozioak izango dira: Presoen egoerari buruzkoa bat; ‘Berriak dendari elkarteak’ aurkeztutakoa bestea; eta azkenekoa, Gizarte larrialdietarako diru lagun­tza lerroa indartzeko proposamena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!