Osiñagako auzo elkarteak mus txapelketa antolatu du igandean Olaizola sagardotegian. 23garren edizioa izango da aurtengoa, eta sariak lau onenentzat izango dira. 20 eurokoa da inskripzioa, bikoteko. Izena egunean bertan eman behar da, Olaizola sagardotegian.