Egun borobila antolatu du larunbatean San Joan Konpartsa elkarteak Santo Tomas festa ospatzeko. 11:00etatik 14:30etara pintxoak, taloak eta bokadiloak salduko dituzte Plaza Berrin. Taloak izan daitezke txistor, gazta, hirugihar eta txokolatezkoak. Azken hauek, normalak edo glutenik gabekoak. 18:30etatik 20:30etara berriz, erromeria antolatu dute Patxi eta konpainia taldearekin (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).