Gabonetako menua, Luis Irizarreko ikasleekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 17a

Tradizioa bihurtu da urtero-urtero Xalaparta elkartean antolatzen duten Gabonetako menua. Elkano 17ko kideak antolatu dute, Xalaparta elkartearekin elkarlanean.
Gerturatzen diren guztien gozamenerako, sukaldaritza ikasten ari diren bi sukaldari izango dira bertan: Pilar Carbonell eta Javier Urdan­garin; biak, Luis Irizarren es­kolakoak.
Hitzordua arratsaldeko 16:30etan da, eta sarrera de­balde. Eraman beharrekoak bi gauza: papera eta boligrafoa, menua ondo idatzi, eta Gabonetan otordu goxo-goxoak jartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!