Santo Tomas feria ospatu zen larunbatean Astigarragan. Goiz pasa ederra egin zuten bertaratu zirenek. Jaki eta produktu desberdinen postuak, erakusketak, eskulanak... denetarik izan zen. Herri Eskolak antolatu zuen, Udalaren eta herriko beste hainbat talderen laguntzarekin, eta eskolaren sorrerako ekitaldia ere egin zuten. Bukatzeko, txerrikiz betetako bi otar zozketatu zituzten. Zenbaki sarituak: 1.341 (Bukoin saldua) eta 268 (LH 3garren mailakoek saldua).