Gabonak iragartzeko bi kontzertu, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 17a

Modu askotara iragarri eta ospatu daitezke Gabonak, eta Hernaniren kasuan, musika emanaldiak dira tradizioa. Gaur hasi eta festa egunak pasa bitartean, kontzertu eta emanaldiak izango dira, han eta hemen.

Urteroko kontzertua, Ereñotzun
Ereñotzuko eliza izango dute es­zenatoki gaur, musikariek eta abesbatzako kideek. Txi­rri­tako eta Doinu Zale musika es­k­o­la­ko kideen txanda izan­go da le­hendabizi. Ozenki abes­­ba­tza­ko kideak ere, ber­tan izan­go dira. 19:00etan ha­siko da ema­naldia. Dena prest dute! Eta gero, luntxa izango da.

Musika Eskolako kideak, Biterin
Urte bukaerako emanaldietan murgilduta dira, Musika Es­ko­lako kideak ere. Gaurkoan  tekla­tu taldearen es­ku­tik izango da kontzertua. Biterin, arratsaldeko 18:00etan.

Gabon kantak, ostiralean
Ikastetxeetako eta herriko abes­­batzek eskaintzen duten kontzertua ere, Gabonetako sin­­boloa da Hernanin. Kantuz abesbatzak antolatuta, osti­ra­le­an dute emanaldia zazpi abes­­batzek: San Joan Pa­rro­ki­koa, Musika Eskolakoa, Inma­kuladakoa, Musika Eskolako DAKAPO, Goiz Eguzkikoa, Ozen­ki eta Kantuz. Bina abesti kan­tatuko ditu abesbatza bakoi­tzak, guztiak, gabon kantekin erlaziona­tutakoak. San Joan Bataia­tzailea parrokian izango da, 20:00etan hasita.

Ikastetxeetako eta ikastoletako abesbatzek Gabon kantak abestuko dituzte ostiralean. San Joan Bataiatzailea elizan izango da, 20:00etan hasita»

Ozenkik eta Musika Bandak, Gabonetako kontzertua
Gabonetako saio berezietako bat, Ozenkik eta Musika Ban­dak eskainiko dute larun­ba­tean, Agustinetan, 20:00etan hasita.
Imanol Kamio eta Roberto Pacheco izango dira zu­zen­dariak, eta emanaldiak hiru zati izango ditu: abesbatza ba­tetik, Musika Banda bestetik; eta biak batera, azkenik. Ha­maika abesti eskainiko dituzte guztira:
Overture to a winter Festival (Bandak)
Entzun Meltxor (Koroak)
Ez dut nahi (Koroak)
Hator Hator (Koroak)
Elurra mara (Koroak)
Radetzky Marsch (Bandak)
Au der schönen blauen donau (Bandak)
A festive christmas celebration
(Koroak eta Bandak)
Birjiña maite (Koroak eta Bandak)
Somewhere in my memory
(Bandak)
Gospel Train
(Koroak eta Bandak).

Txistulari Bandak Eguberritako kontzertua
Txistulari Bandak ere, egu­berritako kontzertua emango du Santo Tomas egunean. Mi­lagrosan izango da kon­tzer­tua, 13:00etan. Txistulariak eta biolin jotzaile bikotea ariko dira, eta Patxi Apezetxeak zu­zenduko ditu. Zortzi abestiko errepertorioa antolatu dute kontzerturako:
Zortziko biribilketa
Minuetoa
Gipuzkoan barrena
Otxagabiako dantzak
Iruña de la Oca
Din ,dan, don
Alborada navideña 5
Gabaren zoragarria
Noche de Paz

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!