Aretoa beteta, eta algaraka

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 17a

Potologuak antzezlana ekarri zuten Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadi aktoreek larunbatean. Bakarrizketa formatua erabiliz, eta umorea oinarri hartuta, gure gizartearen eta harremanen analisia egin zuten. Esaterako: hirugarren seme-alaba aurreko bien arropa birzikla­tzeko enkargatzen al da? Algara ederrak eginarazi zizkieten bati baino gehiagori. Aretoa bete egin zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!