London akademia, CELTA ikastaroa ematen bakarra

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 17a

Astigarragan bada ingeles akademia bat London School of Languages izenekoa. Astiga­rragaz gain, beste hiru zentru ere baditu Gipuzkoan: Donos­tian, Urnietan eta Oiartzunen. Eta Kronikari jakinarazi diote­nez, London School of Lan­guages akademia, Cambridge Unibertsitateak onartutako zentru bakarra da Euskal Auto­nomia Erkidegoan, CELTA (Cer­ti­ficate in English Language Teaching Adults) ikastaroa ema­teko. «CELTA, mundu mai­lan dagoen titulurik ospetsue­na da, irakasle prestakuntzan, eta oso harro gaude, munduan, baimendutako 300 zentru in­gu­ru bakarrik daudela kontuan hartuz. Eta estatu mailan, 9 Autonomia Erkidegotan baka­rrik irakasten da», azaldu dute. Ingelesa irakasteko aukera gehien eskaintzen dituena ere badela gaineratu dute: «Izan ere, estatu mailan, Euskal Auto­nomia Erkidegoa, ingeles ikasle gehien dituenetako bat da, eta ikasleek lanpostu bat lortzeko aukera haundiak di­tuzte. Eta munduan zehar inge­lesa irakasteko aukera gehien eskaintzen duen titulua da».

Irakaskuntzan esperientzia gutxi dutenei zuzendua
Ikastaro hau, irakaskuntzan es­pe­rientzia gutxi daukatenei da­go zuzendua, batez ere, eta inge­leseko C1–C2 maila izan behar dute. Prestakuntzaren barruan, ikasleak, lehenengo egunetik hasiko dira klase praktikoak ematen, benetazko ikasleekin. Ikastaroak 4 asteko iraupena du eta 120 klase ordu ematen dira.

Deialdi berriak: martxoan, uztailan eta urrian
Joan den uztailean eskaini zuten lehenengo CELTA ikas­ta­roa Lon­don akademian, Do­nos­tiako zen­truan, eta oso gus­tora daude emaitzekin. 2015 urteari begira, deialdi berriak antolatzen ari dira. Lehenengoa, martxoan izan­go da, eta hurrengoak uztai­la eta urrian. Informazio gehia­go: london-school.com/celta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!