Eguberri kantuak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 17a

Olentzero etortzeko astebete besterik ez da geratzen eta Udala eta herriko taldeak ha­siak dira Gabonak girotzen. La­runbat honetan, Eguberri kan­tu­en emanaldia izango da. Aiz­ton­do abesbatzak, Asti­garra­ga­ko He­rri Eskolako 4ga­rren mai­la­ko ikasleek eta Mu­sika Esko­lako Iratzar abesba­tzak eta mu­si­­kariek hartuko dute parte. 18:00etatik aurrera izango da elizan.

Sarrera gisa, janaria
Aurtengo emanaldia Sahara­ren aldekoa izango da eta sa­rrera gisa, janari edo produk­tu­ak era­man beharko dira (arro­za, leka­leak, pasta, kon­pre­sak...). Gaz­te­lekuko kideek la­gun­duta izango da. Horrez gain, Saharatik eto­rritako he­rritar batzuek tea eskainiko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!