Libre dinamikak kantu afaria antolatu du ostiralean, Zipotza kultur elkartean, 21:00etatik aurrera. Morau eta Beñardo beraien azken diskoa aurkeztera etorriko dira Astigarragara: Arrainentzako himnoak.
Kontzertua aprobetxatuz, afari bat egitea pentsatu dute aurrez, eta afariarekin ateratako dirua, Breogan Fernandezi jarri dioten isun ekonomikoa ordaintzen laguntzeko erabiliko da.
Txartelak, 15 euroan Zipotzan
Txartelak 15 euroan daude salgai, Zipotzan bertan. Fernandez, beste lau gazterekin batera epaitu dute Ondarroako herri harresian autoritateari eraso egin izana leporatuta, eta urtebeteko espetxe zigorra eta 1.000 euro inguruko isun ekonomikoa ezarri diote. Sententzia errekurritu egin du. Astiarra librek montaje polizial bat dela salatu du.